Imprimir

 Azeri batek itsasadar batean alde batetik bestera joan nahi zuen eta ontzi-zaina bati esan zion:

- Hik eraman nahi baninduk, hiru egia esango dizkizut.

Gizonak baietz. Ibiltzen hasita, azeriak esan zuen:

Lehenbizikoa: esango dik hiri norbaitek gaua noizbait eguna bezain argia dela. Hori ez sekulan. Eguna beti argiago. Bigarrena: ez duzula sekulan bihar arte utzi egun egiten ahal duzun lana. Hirugarrena: ontzi-zaina, galtza zaharrak dituzu; eta ni bezalakoak pasatzen badituzu, zaharrak edukiko dituzu.

Michel Gombault de Dozazaharre (Garazi).

Created and designed by Euskomedia.org