Imprimir

Eŕege bizi zen uri eder baten inguruan leze andi bat zen eta leze artan suge izugaŕi bat, zazpi buruko sugea, bere izenez erensugea, gordetzen zen. Yende andia iresten zuen sugetzar onek. Eŕiak erensugearekin kontratu bat (egiune bat) egin zuen: urtean neskatxa bat izanen zuela, bertze yendeari parkatzekotz.

Zein neskatsa erensugeari emanen zitzaion yakiteko, zotzetara (suertetara) egin zuten etxeko yaun guziek eta eŕegeren alabari yauŕi zitzaion. Eŕegek orduan bere eŕesuma osoan yakinarazi zuen, erensugearengandik bere alaba bizirik aterako zuena, berarekin ezkondu ta eŕegegai eginen zuela.

Eguna eldu zenean, Eŕegeren alaba zuamu batean estekatu zuten. Ikusgura aunitz inguruetako zugatz-adaŕetara igan ziren. Bat ere etzen ordea luŕaren gainean. Erensugea agertu baino lentxeago, artzain bat, zakuŕa ondoan zuela, toki artara eldu zen. Neskatxa estekatuari

―¿Zer ari zara? ―galde eginez.

Eŕegeren alabaren aotik ango beŕi izan zuenean, zugatz-gibelean eseri zen, zakuŕa ondoan zuela.

Erensugea buŕunbaz bereala agertu zen. Artzainak orduan bere zakuŕari

―Zesar lot akio --eŕan zion.

Eta zakuŕa pistitzaŕari lotu zitzaion eta zatikatu zuen. Neskatxa bereala askatu zuen artzainak. Inguruetako zugatzetan ziren eŕege-mirabeak jautsi ta beren nagusi gaztea zazpi gonaz jauntzi zuten eta gizon gazte batek erensugearen zazpi buruak ebaki ta zoŕo andi batean etxera eraman zituen. Zoŕoan sartu- orduko, artzainak buru bakoitzari bere miina kendu zion eta andere eŕegeren alabak zituen gonai zatitxo bana ere bai.

Yan-edan aundi bat eman zuen eŕegek, eztai-aintzineko bazkaria. Maipuruan bera, eŕege, bere alaba ta alabaren senargaia zeuden yaŕiak. Zazpi buruak zoŕoan eraman zituena zen senargai au. Neork, eŕegeren ingurukok etzuen artzaina bazkaltiar izateko deitu. Azken-al- dean eta bertzen isilik, zakuŕa lagun zuela, agertu zen hura ere. Iru aldiz igoŕi zuen bere Zesar plater baten bila.

Eŕegeren alaba bera ikusiz, izutu zen, zakuŕa ezagutu baitzuen. Eŕegek zakur hura esteka zezatela agindu zien bere mutilei. Zakuŕa bere nagusiarengana yoana zen orduko, artzainarengana. Au orduan yaiki ta, eŕegeren aitzinean agertuz itz auek eŕan zituen:

―Nire zakur onek puŕukatu du erensugea. Ni naiz beraz, eŕegek agindu bezala, bere alabarekin ezkondu bear dudana.

Zalaparta izugaŕia sortu zen. Maiean yaŕia zegoen senargaiak erensugearen zazpi buruak eŕatilu andi batean erakutsi zituen,

―Nik kalitu dut --eŕanez.

―Buru oriek zerbait bear dute --gaineratu zion artzainak. Ona emen orien zazpi miinak, neskatxa ren zazpi gonen zatietan gordeak izan ditudanak.

Bera izan zan neskatxa aren senar ta eŕegeren suin ta ondorengoa.

Dantxarinea (Ainoa)-ko seme Etxarteri entzuna.