Imprimir

Baserritar bat, semez Amorotokoa, ohituraz aho-zikina zen. Bere izenik ez zaigu heldu, ezizena bai:

Kirru. Berban berban birao antzeko zerbait esaten zuen: batean deabrua, bestean Tximista, bestean Barrabasa, bestean Madarikatua... eta abar.

Garizuma azken aldean, ohi zenez, aitorlekuan belaunikatu eta barrua hustu zuenean, abadeak arimaren osagarritzat birao bakoitzeko pezeta biko meza arimari ateratzeko agindu zion.

Ordutik aurrera Kirruri ahoa garbi-garbi egin zitzaion. Behin gurdiaz mendian gora otarretan zihoala, otarreak ondo zamatuta gero, aurreko larakotik askatuta, behera eta behera ez zitzaion gurdia hasi! Kirruk orduan ezpainei aginka

- Badaramate, badaramate -zihoen.

- Zer edo nork darama, Kirru? -galdetu zioten batzuk.

- Infernuko demonio eta barrabas guztiak nire gurdia arrapaladan daramate -izan zen Kirruren erantzuna.

Hurrengo egunean pezeta biko meza esan zuen Amorotoko parrokoak.

María Josefa Izpizua, de Gabika.