Imprimir

Bizkaian, Zornotzatik Gernikarako bidean, erdi-inguruan, baseŕitxo polit baketsu bat datza, Gorozika, ta baseŕitxo onetan, Zugaztietatik gorantz elizaldera goazala, muna baten gurenean edo gantxoan Munaguren deritxon etxe zabal bat agiri da. Osin bat dauko etxe onek beroni dautsala, Lamiñapozu deritxon osina. Pozu onek (osin onek) erdierdian kurtzegäi bat agiri dau, zugatz txikitxiki bat, saratsa. Beronen adaŕetan saŕi lamia, bat edo beste egoten eiziran, uleak oŕaztu ta oŕaztu.

Inor osin aren ondora agertu ezkero, sarats adaŕetatik uretan sartu ta ezkutau (itsutu) agiten ziran lamiñak. Leixibita bére adaŕ aretantxe esegita eukiten eieben.

Inor osin aren ondora agertu ezkero, sarats adaŕetatik uretan sartu ta ezkutau (itsutu) agiten ziran lamiñak. Leixibita bére adaŕ aretantxe esegita eukiten eieben.

Munagurengo atso banderäa,
ekaŕi egidana nire ondra-izaräa

esan eban lamiña batek. Uŕengo gau batzuetan bere bardin ate-otsak eta izara-eskea. Alakoren baten oŕegaitino egotzi (bota) eutsan izara ori etxeko andreak. Orduan lamiñäak:

—Ezta etse onetan linoa faltako sekula sekularean.

Ignacio Larruzea (Gorozika)

Created and designed by Euskomedia.org