Imprimir

GAU batez, goizaldera, goraxago den oihanetik ohartu ziren artzain batzu argi bat bezala Salbatoreko elizan zegola. Ondoko gauean tenore berean argi berari ohartu zitzaizkon beŕiz artzainak eta hala gero aste oso batez. Laztura batek hartu zituen eta yadanik aipha zuten bazkatokiz aldatu bear zirela. Bainan toki gizenaren uzteak ere dolu egiten eta elgaŕi eŕanez hagi ziren ikusi behar zutela lehenik argi hura zer othe ziteken.

Etxolan bethi begiratzen zuten, hur benedikatuarekin ongi zeinaturik eta makila azkar bat eskuan zu tela, aŕosarioak eŕaten abiatu ziren guziek batean goizalde batez. Argia laster ikusi zuten bethi bezala eta heien zakur artzanorek gibelerat egin zuten, erausi ta erausika. Ez gutiago izituak, artzaiak: bizkitartean hurbildu ziren, eskuak elgaŕi emanik orok bat egiteko. Ikaran beraz, nehor ez deusik bidean atzeman gabe, elizara eltzen dira eta bethi bezala hertsia kausitzen dute. Poliki poliki hetarik bat menturatzen da gakoxilotik behatzera eta mututurik gelditzen da. Haren lagunek behatzen dute harek bezala eta haŕituak daude hek ere. Alda reko argiak phizturik, mezaren emai teko soinekoak soinean, aphez bat bazen han xutik aldarearen oinetan. Artzainek aŕabots zerbait athean eginik, gibelerat behatu zuen aphezak eta gero berehala, ithoka bezala, hasi zuen bere Meza: Introito ad altare Dei. Eta artzainetarik batek, zer eŕaiten zuen yakin ere kasik gabe, kanpotik ihardetsi zion ahalik eta hobekiena. Eta gero, ar tzainek et cum spiritu tuo edo Amen ihardesten ziotela, bethi aphezak se gitu eta akhabatu zuen bere meza, eta ez artzainek nahi baino lasteŕago.

Noizbait meza akhabatu zenean, apheza itzuli zen atheari buruz eta begitarte-begiak lorietan oihu batean eŕan zuen:

—¡O mila esker, arima onak nor ere baitzaizte! Hoinbertze urthe hautan beha nindagon, meza hau eŕan behaŕez, zeruan sartzeko. Nehor etzen hemen sekula niri ihardesteko. Mila esker beŕiz ere. Etzai tuztet zerutik ahantziko.

Eta hainbertzenarekin suntsitu zen apheza. Sekulako bildotsak izan zituzten urthe hartan gure artzaiek. Bainan ez toki hetan beretan. Bazkaz aldaratu ziren biharamunean berean.

Lo aprendi en Ahatsa de Garazi {BN).

Created and designed by Euskomedia.org