Imprimir

Juanes Ükhülartek, heŕiko abelbürü laŕi eta xehiak oro ezagützen bazütian, bakhotxa bere izenez, Pateŕaren hitzak etzütian seküla bürian hartü ahal izan. Denbora hetan ihurkek etzakien irakurten, eta gogoz ezin ihuntik ere aphezak ez amak Yuanesi ikhas-eraz Pateŕa (Aita gurea).

Egun batez aphezak khuntatürik egün oroz Yuanesek alhatzera eramaiten zian arthaldian bazela Pateŕak dian hitz bezagi beste ardi, ez bat haboro, ez bat gütiago, eŕaiten deio artzaiñari:

- Behar ditiagü biek hire ardiak batheiatü, xendan gainti bata bestiaren gibeletik bederazka gure aitzinian igaraiten diren bezala.

- Bai ta bai.

Izenen emaiten hasten dira. Ahatzartza lehen lehenik deitzen die Pater, haren gibeleko ardia Noster, hirurgeŕena Qui, laurgeŕena Es, bostgeŕena In, seigeŕena Caelis... eta azkena Amen.

Handik egün zunbaiten bürian, aphezak Yuanesi ara deithu erazten deitzo ardiak.

Yuanes hasten da:

- Pater, Noster, Qui, Es, In, Caelis, Nomen, Tuum ...

- Xo, xo, Yuanes; xo. Sanctificetur ahatze zaik.

- Ez, yaun eŕetora, etzitadazüt ahatze; bena Sanctificetur-ik eztuzu haboro, barda otsuak yan beiteit.

Fabien Hastoy, de Atharratze.

Created and designed by Euskomedia.org