Imprimir

Gazteleraz | Euskara batua

AXURI-SALDO baterik zoa tzan bi arzata inesirik ardietra. Usi batan igarteari erkin zitzabein oteo bat eta eŕan zabein:

—Zinez eŕaiten dazeid bata xan bear dazeidala.

Arzatzak konen entzuteari asi zren nexaŕez, eta lantoka eŕaiten zabein: Batak:

—Eitz nazak ni.

Bertzeak:

—Eznazak ni xan.

Otsoak, konsentitruk xa etarik asealdi baten artra, eŕan zabein:

—ixil ztei; xardoki zazei bien artean zoin bear tzein izan.

Bertan xardokitu zein arzatzek eta eŕan zabein otsoari:

—Yi egon adi kemen ikurik, gu isaren gutuk yire bi altetarik, bapana giauren altetik. Atziriren gutuk amabi uŕatsez, kantik beinkoan asen gutuk lasterka eta lein eltan grena yiri pot emoitra eitzen gutuk biziareki.

—Onki --eŕan zabein otsoak—; baia izan deila bertan.

Jesusean egin zein arzatzek beren indartsiua; lasteŕéan biak eltu zren beinkoan. En pot emoitean otsoari fan zitzazkan erzeak giltxuŕinetarik eta saiets-ezur guziuak baratu zitzezkan txistatruk mukulu batean.

Bitoŕez arzatzek modo onez eŕan zabein otsoari:

—Guarpen kaur emon daiguk yik guri egin naionaren truku. Konserba zak gutaz asetako ganiua, beŕiz salutatra el gitian artio.

Bapanak sarta zabein suduŕetarik uzker bana eta gero fan zren beren bide zameina.

Mariano Mendigacha (Bidangoz).

Created and designed by Euskomedia.org