Imprimir

Bein batean Lakuntzar bat Iruñara zidoan zazpi mando ta aŕainekin. Iru estudiante bidean arkitu zituen. Uŕundik ikusi zutenean, deabrukeriaren bat egin bear ziotela ta beren arteko biga bide-ondoko larpean altxatu ziren. Irugaŕena mandazainarekin solasean asi zen.

- Aŕainak gaur prezio andia du Iruñan... Mandazain zaratenok etzerate gaizki bizi; irabazi nai bezan-bat; yateko, aŕaina inork baino obea; edateko, ardorik onena...

Eta onelaxe zidoan estudiante maltzuŕa mandazainaren belaŕiak gozatzen. Bitartean bertze biek asi ta burutu zuten beren lana; atzetik zidoanak mando bat zama ta guzti ebatsi zion ta eraman zuen. Bigaŕena, kaprestua bere buruan yaŕi ta ebatsitako mandoaren ordez, besten leŕoan lotu zen. Alako batean mandazainak burua itzuliz gizon bat mando-gisa loturik ikusi zuenean aŕiturik berarenganatu zen.

—Seme —esan zion—,¿zer egin duk nire mandoaz? ¿Nora eraman duk?

—Nerau nuzu zure mandoa.

—¡E!

—Orain lau urtez pekatu beltz aundi bat egin nuen ta kofesoreak penitentziatako mando izatea eman zidan. Oraintxen bete ditut lau urteak eta ona ni gizon biurturik.

—¡Ozpin amoŕatua! ¡Bost aldiz eman diat zanza geiegi ta zaldale guti. Guzietaz barkazioa eskatzen diat. ¿Barkatzen didak?

—Bai, jauna, guzia barkaturik dago.

Kaprestuak utzita yoan zan mutila. Mandazaina etxerakoan, mando bat gutiagoz itzuli zenean, emazteak,

—¡Ozpin amoŕatual Yokoan edo ola galduko uan mandoa, ¡e? --esan zion.

—Ago piska bat bakean, eŕanen dinat eta.

—Eŕan zak.

—Iruñako seme gazte galai bat mandoturik lau urtez ibili da nirekin,

—¿Zer diok? ¡Eta ezaldiok barkazioa eskatu?

—Bai ta berak eman ere.

—Bai ¡amaika aldiz eŕaten nuen nik hura mandotako politegia zela!

Andik labur Tafalla-ko feria batera yoan zen gure Lakuntzaŕa eta an arkitu zuen arako estudiante maltzuŕak ebatsitako mandoa.. Bai laster ezagutu ere. Berarengana urbildurik beaŕira eŕan zion:

—¿Orain ere pekatu beltzen bat egin aldezu? (Zuka itz egin zion, begirune aundiz.)

—¿Quieres comprarlo? Está de venta (1) ----eŕan zion saltzaileak.

—Ez, gorde zak iretzat nai baduk. Ni ederki eskarmentatua niagok.

Justo Albizu (Ulzama)

Created and designed by Euskomedia.org