Apaiza zen gizon hau eta gainera, ehiztari amorratua. Behin, meza ematen ari zela, zakurrak erbi baten atzetik zihoazen eta eliza ondotik igaro zirenean, apaiz ehiza zaleak horien zaunkak entzuterakoan, ornamentuak kentzeko ere astirik gabe, elizatik atera eta zakurren atzetik lasterka hasi zen. Geroztik hor dabil nonbait Mateo Txistu, beti ibili eta ibili, behin ere gelditzen ez dela. Hurbil dagoenean hiru zakurren zaunka diferenteak entzuten ohi dira: batak au, au, au; besteak, i, i, i; besteak gro, gro, gro. Mateo Txistuk bere atzetik beti ekaitza uzten du eta berak dakarren ekaitza hamabost egun irauten du gutxienez.
Inork ez du bera behin ere ikusi.
Mariana Ciriaco (Amezketa)
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue