Apaiz batek, haizea hartzera zihoala, baserritar ezagun bat topatu zuen bidean eta ohi bezala:
«Lanean ari gara?», edo horrelako zerbait esanda,
- Jauna -esan zion baserritarrak-, arestian erbi bat bidali diot etxera.
- Gizona! Mila esker -esanez, bi pezetako dirua eskupean eman zion.
Etxera joan zenean, amari apaizak:
- Gaur afari ederra, e?
- Beti bezalakoa -erantzun zion amak.
Biharamunean, eguerdirako erbia gatzun askan gorde zuelakoan, hamabiak aldean sukaldera eginda, galde hau zuzendu zion:
- Gaur bazkari ona, e? - eta amak:
- Zergatik diozu, Martin? Atzo afari ederra, orain bazkari ona?
(Guraso gutxik hitz egiten dio seme apaizari hika, zuka gehienak.)
- Ez al zuen hala batek erbirik atzo bidali?
- Nora? Gurera? Ezta goraintzirik ere.
Arratsaldean aurre eguneko bidean barrena zihoan apaiza. Aitzurlariarengana berariaz joan zen eta galde hau egin zion:
- Ez zenuen atzo esan erbia bidali zenidala?
- Bai, jauna. Sasi-artetik irten zen eta esan nion: hoa apaizarengana.
Referido por Manuela Ernandorena, ¿en Bera?
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue