Imprimir

Ezkurratarrak antzina artaziak eskuan zituela joaten ziren garia ebakitzera. Norbait agertu zitzaien behin igitai batzuk saldu nahirik. Herri guztia batzarrean bildu zen. Bat erostea erabaki zuten. Bizkorrenari igitaia eman zioten eta bere atzetik joan ziren beste guztiak zer zen ikustera.

Igitatzen hasi eta laster eskua ebaki zuen gizonak eta tresna zorrotza harrika bota zuen. Han zen gizon baten lepora erori zen eta garrasiz zihoan gaizoa, igitaia kentzeko eta kentzeko eskatzen zuela. Asko ez ziren ausartu hurbiltzen ere. Batek horregatik esan zuen:

- Kendu? Kendu? Nik kenduko zioat.

Igitaiari kirtenetik heldu zion eta poliki-poliki berarengana tiratuz lepoa kendu zion gizonari.

Aprendido en Larraun.

Created and designed by Euskomedia.org