Erratzu deritzon Baztango herrixkan mutiko bat, hamar hamaika urtez, dotrinara hasi zen joaten. Ez zekien hika eta bai eta ez baizik mintzatzen. Erretoreak, ama deituta,
- Nola hazten duzue semea? -esan zion-. Bai, jauna eta ez jauna ez daki esaten. Niri ere hi. Ez dakizu
mutiko hori polikiago mintzarazten?
Ama bordara joan zen eta semeari esan zion:
- Nola ez dakik bai, jauna, eta ez, jauna-ka mintzatzen?
Astinalditxo bat ere eman zion gainera.
Ondoko egunean mutiko hori dotrinara joan zenerako, Erretoreak, bere mintzaera zalapartakoa aldatu ote zitzaion ikusteko, zerbait galde egin zion. Mutikoak
- Bai, jauna, eta ez, jauna.
Galde berriz ere eta
- Bai, jauna, eta ez, jauna.
- Nork erakutsi dizu horrela bai, Jauna, eta ez, Jauna esaten?
- Amak
- Eta horrela, nori mintzatzeko esan dizu?
- Hiri
Aprendido en el Baztán
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue