Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864.08.05 - Bilbo, 1951.11.09) euskal hizkuntzalaria, askoren iritziz euskarak inoiz izan duen euskalaririk bikainenetariko eta saiatuenetariko bat. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, bestela betirako galduta izango genituzkeen harribitxi ugari dira jaso zituztenak.

Mikrosite honetan, 1935 - 1947. urte bitartean argitaratutako Euskalerriaren Yakintza, lau liburuz osatutako lanaren zati bat berreskuratu izan dugu. Ipuin eta Kontakizunei eskainitako bigarren bolumenetik hartutako aukeraketa bat hain zuzen ere.

Guztion ezagutzarako, guztion gozamenerako…

Created and designed by Euskomedia.org