Basamortu baten legoi eme bat bizi zan bere semetxöagaz. Gizonen batzuk senaŕa il otselako edo
Gizonen bildur izan adi ―esaten otsan beintzat eta askotan semeari―, indartsua aizala ta ezadi aŕotu... gizonak gogoŕak dituk... gizonen bildur beti izan adi.
Legoikumea andi ta indartsu egin zanean, basamortutik urtenda, gizonak aurkitu nairik batera ta bestera ebilen. Amaren isilik edo beintzat bere gogoaz bestera artu izan edo eban gazteak asmo au.
―Oraingotan gizonak ezagutu bear jituagu ―zan buruak geien emoten eutsan ustea.
Alako baten uri txikitxo batera eldu zan. Legoia denda- auŕera eldu zanean, zapataginen erautsan dendariak. ¡jAren ikarea pistitzaŕa ikusita!!
―Egun on --edo beste onelako zerbait esandakoan―, ¿gizona aiz? ―itandu eutsan abereak.
―Ni, ez; zapataria ni.
Auŕeratxoago uritxoan sartuta, abarketa balzdun gizon txiki bat ikusi eban basabereak. Itaune bardiña ari bere:
―¿Gizona aiz?
―Ni... ni... ni... sankristaua.</p>
¡¡ Ikaraz bertan il etzanean!!
Legoiak santu-baŕirik ezeban basamortuan ikasi ta ezekian <em>San… Kristau</em>ori zelako santua zan.
Eŕekondoratuta ate zar batetik begiratuaz olagizon batzuk agertu jakozan, euren atoilt andi luŕeragiñokoak soinean zituela, laba sutsu ago aundiko baten ondoan.
―¡Aaaaup!
Oŕoi au entzunda, olagizonak uleak azkor azkor zituela ate-aldera begiratu eben.
―¿Gizonak zaŕé? ―zirautsen abere baŕi-zaleak.
―Bai. Gizonak gaituk. ¿Zer gura euke?
―Gizonak ezagutzera natorkizue bada.
―Itxaron puska bat, agoe auxe atararte.
Agoea atarau ebenean, leio-iŕistutik mutuŕa sartuta egoan legoia ta olagizonak poŕika andi batzukin sur-mintzetik oratu otsen ta kendu be bai. Legoia, surmintza aren eskuetan itxita, jara egin otsenean, aŕapataka basamortura bere amagana fan zan.
―¿Ama, ¿zenbat atz dauke gizonak? ―itandu otsan legoi gazteak zaŕari.
―¿Amar atz ta beste amar beatz.
―¿Zuzen zengozan, ama, gizonen bildur izateko ziraustanëan. Atz bigaz surmintza osorik kendu dostenean, amaŕegaz eldu baloste ¿zer izango etezan, ama?
Geroztik legoia gizonaren igesi eidabil.
Juan Uriarte (Barna de Guellano / Lenitz)
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue