Behin eiherazain batek hirur haur zitzin. Hirur hauŕak elgaŕekin zirelarik, aita-amak hil zitzazkozien. Beren ontasunak eihera bat, mando bat eta gathu bat zitzien. Eta ontasunak zatitu baitzituzten, batek eihera hartu zizin, bertzeak mandoa, bertzeak gathüa. Gathu-yabea biziki triste zuzun. Gathuak eŕan ziakozun:
—¿Zer duk hoŕen triste?
—¡Ai! ¡Ni hirekin nola bizi ahal izanen nuk?
—Ehiz hi tristena izanen. Egin ezadak bota pare bat.
Oihan baten erdian yauregi bat zuzun eta yauregi hartan yaun bat. Yaun harek gizotso-fama zuzun. Gathua yaun harenganat yöan zen eta eŕan ziakon:
—Gizotsöa hizala eŕaiten die.
—Ba, hala nuk.
—Gizotsöak nahi duten irudian yartzen omen tuk.
—Ba, hala duk.
—Ehizala yartzen.
Eta gizotsoa lehoin bezala yaŕi zen.
Gathüa izutu zuzun eta beŕiz eŕan:
— Ehizala yartzen sagu baten irudian.
Eta gizotsoa sagu bat zirudiela yaŕi zen. Ordüan gathüak gainera yauzt eginik itho zizin.
Eta gero, bere nausia ekhaŕarazirik, yauregian elgaŕeki bizi izan zitzun.
Michel Gombault (Donazaharre/ Garazi)
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue