Imprimir

Gazteleraz | Euskara batua

ekokian begi bakardun eŕaldoi, Sanson baino indartsuago bat, mendian bizi izaten zan, ardi ta gizaragiz elikatzen zala. Bein, mendira ardibila zijoan artzain gazte batek Tartalo zeritzaion eŕaldoi ori aurkitu zuen.

—¡Nora oa, mutilko.

—Ardi-bila.

—Etsomak¹ nere kobazulora.

Eta zulo artara yoan ziran. Mutila, ango gauzak ikusita, aŕi ta zur zegoen: laratzean zintzijika pertza aundi bat, giza-besoz ta istaŕez beterik. Zokoetan ardilaŕu ta gizon ta emakume askoren soinekoak.

—Sar zak, mutil, buŕuntzia sutan ta yan zak oŕako istar ori, ik ere yana izan bear dek eta.

Artzainak bere artean zion:

—Naiz batera galdu, naiz bestera galdu, etzait ajolarik.

Bitartean Tartalo lo-koŕonka zegoen ta artzainak buŕuntzi goria begitik sartu zion ta itsu geratu zan. ¡Aren kaŕaixi ta uluak! Mutila ardi- laŕu artean gorde zan. Tartalo koba-zulo atean zegoan, istaŕak erdi-zabalik zituela. Ardiak bere istarpetik kanpora zijoazten. Tartalok ilean bakoitza ikutzen zuen.

—Galdua nauk —zion bere artean mutilak.

Burutasun on bat izan zuen: Tartalok ez ezagutzeko, bera ere ardi- laŕuz yantzita igarotea. Ala yantzi zan ta eŕaldoiaren istarpetik igaro zanean, bizkaŕean ikutuaŕen etzuen Tartalok nor zan igaŕi.

Andik atara zaneko, pozik ardilaŕua yaurtiki ta aringa asi zan. Tartaloren eraztunak izketan zekian ta yabeari asan zion:

—Tartalo tximenea: or zijoak mutila.

Tartalok eraztuna yaurtiki ta mutilari beatxikaŕean sartu zion.

—Tartalo tximenea: emen neak, emen neak.

Tartalo mutilaren atzetik lasterka zijoan. Mutilak ezin kendu zuen beatzetik eraztun salataria. Aizto (kanibeta) batez ebaki zuen beatxikaŕa ta osin batera, eraztun ta guzti yaurtiki zuen.

Eraztunak beŕiz ere:

—Tartalo tximenea:eamen neak.

Tartalo osinera blast zapart eginaz ito zan. Ta gero andik auŕera artzain hura nai bezala erara bizi zan.

Manuel Antonio Arruebarrena (Ataun)

¹ Niagok

Created and designed by Euskomedia.org