AŔATIAKO Igoŕe (erderaz Yurre) deritxon basauritxoan, Garamendi izeneko etse baten gizon aaandi bat, itzäla, Txilibristo eritxona, bizi zan. ¡Indaŕetan baeukan, indaŕetan! ¡Jesus, Maria ta Jose! Urkusun gora Garamendira urdia lepoan eroaten euan ta kontuak atara. Eŕekondo baten oŕazi bat, lamin-oŕazia, aurkitu euan bein eta kolkoan auŕera yoan gure Txilibristo. Lamina batek esan eutsan
Txilibristo, ekazu oŕazia,
ezpabere nik egingo dot zure biziá.
Txilibristok laminaa saputzeti oratuta etsera, Garamendira, eroan euan. Lamina au beste guztiak légez ezne-zale utsa zan. Egunak eta egunak igaro dakiezan etsekoai, baituta euken pisti areri ezer eraso ezinik. Mutua zirudian. Bein, bera suton doan egoala, eznea mazkeluan irakiten asi zan. Lamiak eznea arpelik galdu ezeitean, berba egiteari emon eutsan, auxe zinoala:
-Txuria gora, txuriá bera.
Etsekoak orduan berba geiago eragitaŕen gogor artu eudien. Batek lamiak zelan galdu eitekezan preguntan eutsan. Auxe erantzun euan:
-Doniane-goizean yaioriko zekor nabar bi iteileaz eŕekan ibilita, gal duko litekez lamiak.
Auzorik auzo beingo baten zabaldu ziraan lamiaren berba onek, eta Aŕatiako gorta guztiak arakatu eudiezan Doniane-goizeko zekor nabar bila. Ganeko egunetan soloko zokilak austen baizen gogoz eragoioen zekoŕok iteilea eŕeketan naŕ az erabilten, lamiak uxatu gurarik. Ordura-ezketino ezta inguru arétan laminarik battxo bére arean azaldu.
Oído a un natural de Yurre (Arratia).
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue