Imprimir

Santomasetan etxe ta lur-jabeari urteko eŕenta emon bear izaten dako ta estu egoton dira egun oretan maistaŕak. Santomas batzuetan, estutasun onetantxe egozala, dirua auŕeratzen asi bear zebela gogotan sartu jaken olagizon batzuri. Oŕetarako, ardoari iztea bear beaŕekoa zala ta urzale izatea erabagi zeben. Ardoa lenengo aitatzen zebanak aŕoa bat baba zeukan multa (isuna).

Bein, oi bezela, eguerdian babak jaten olagizonok zerautsela, beretako batek, iraileak (iyeleak), ardo gabe ezin jan zeban; ta edateko zeukan-gogoa zelabait esan nai ta ardo-izena aitatu gura ez... ta onela agertu zeban bere guraria:

- ¡A Mutilak! Onlakoa alakoakin ezkenuke txaŕa.

Maisuak gero:

- ¿Onlakoa alakoakin? Gatzemailea dijoala zatoakin.

Andik auŕera ardoari jaŕaitu eutsen ta dirurik gabe joaten ziran Santomasetan etxera.

Mariano Iriondo, de Alzola (Elgoibar).

Created and designed by Euskomedia.org