Emazteki bati, bigaŕenez ezkondua zagolarik, eskelari maingu (1) bat agertu zitzaion zerbaiten eske. Emakumeak nongoa, zen eta nondik zatoŕen galde egin zion.
- Zerutik Yaungoikoaren baiarekin eldu naiz-, inardetsi zion-, emen yende onen artean zerbait biltzen al dudan, gero gauza oriekin egokixeago izateko.
- Ontzuŕe ok aren eskuetara xuxen elduko dire ta oroitzapen ontaz zure senar Peĺok izan bear duen atsegina ¡hura izain (7) da atsegina!
Emazteak aŕiturik:
- ¡Zer! ¡Zeruan zauztenok (2) zerbaiten beaŕetan arkitzen alzerate?
- Bai, emakumea. An ere ezkara guziok berdin. Aunitz (3) duena guti duena baiño obeki.
- Nere senar lenbizikoa nonbait an dabila. ¿Zagutzen duzuia?
- ¿Nola du izena?
- Peĺo Bidegain.
- ¿Zagutzen? (4). Nere adiskide mamia da.
- ¿Eta nola da bera?
- Bada hura ere ola-ola, zerbait artzeko gertu, malea (5) balu.
Andreak orduan goititik kutxiskilingako (6) ontzuŕe batzuk ekaŕi zition, bere senar zenarendako emanez. Bertzeak pozik artu ta eŕan zuen:
Orduan eskelari maingua, gan zen (8).
Eguerdian here lanaldia eginik emazte oŕen bigaŕen senaŕa etxerat itzuli zen eta etxeko andre aŕituaren aotik itz ok entzun zituen:
- ¡O Migel! Nere Peĺo zenaren beŕiak izan ditut: zeruan omenda, bai; bainan ez emen eŕaten duten bezain ongi.
- ¿Nork eman dazu (9) beŕi ori?
- Eskelari maingu Yainkoaren baimenez zerutik yautsi den batek, eta nik ontzuŕe batzuek nere senar zenarendako eman ditiot.
- ¿Zein bide artu du gizon oŕek?
Emaztearengandik au yakin zueneko, its bat geiago eŕan gabe, etxean zuen zaldi edeŕa azpiko artuz, emazteak erakutsitako bidean barna lauringoan (10) atera zen, uŕeak gizon itzuntzi ari kentzeko asmoz. Mendiska baten goitik zoaien-eskelaria laster oartu zen gibeletik (11) nor eldu zitzaion; eta bere burua altxatzeko (12) astirik izain etzuela ikusirik, aŕi-mutur baten gainean yaŕi zen. Gainean zuen bereala zaldizkoa.
- ¿Ikusi alduk, adiskidea, eskelari maingu bat bide untan doaiela?
- Bai, ene gizona, ikusi dut eta norbaiten beldur zela asmatu ere bai. Gibelat bea (13) ta laster, gibelat bea ta bizkor zoaien eta bertzerik ezin eginez, ortxeko darte ortan (14) sartu da: eztaiteke uŕun izan.
Orduan zaldizkoak,
- ¡Otoi! ¿Zaldi au idukiko datazu? (15) -eŕan zion.
- Bai ta atsegin aundiz ala ere. Zuk maingu on bilatzeaz nere biotza zabal zabal eginen da.
Gure gizona sasian sartu ta ango zoko-moko guziak beatzen zabilen artean, bertzea al zuen bezala zaldigainera igan ta lasteŕari eman. Bertzea al zuen bezala zaldi-gainera igan ta lasteŕari eman zion. Darteko bealaria bere soineko guziak uŕaturik ordu-laurden baten buruan bideratu zen eta bakaŕik zela oartzean, bertzeak ziri edeŕa sartu ziola ezagutu zuen. Biotza ilunik etxeratu zenean, emazteak gizonari:
- ¿Solas egiteko bidea izan duzu? -galde egin zion.
- Bai izan dut.
- ¿Ezer eman dakozu?
- Bai, zaldia biderako.
Elbetea (Baztan)ko seme Kruz Goienetxeri entzuna.
Ipuin onen aldakuntza bat Zuberoan artu nuen. Baste bat Kirikiñok Euskalzaleren
oŕietan argitaratu zuen.
Zuberoko aldakuntzea auxe da:
Emazteki bat bigaŕenez ezkontua bizi zen. Lehen senaŕa Yoanes izan zuzun, bigaŕena Piaŕes. Behin, haur etxean etzelaik, gizun bat agertu zitzatzun emaztekiari.
- ¿Bazadeia? -galde egin ziakozun.
- ¿Zu ere jiten?
- Bai.
- ¿Nundik eltu zia?
- Beste mundutik.
- ¿Beste mundian ze beŕi? ¿Ezagütü düzia ene Yohanes?
- Ezagutzen dizit, bai; &tacute;ipi&tacute;oa da aŕas, erdi buluxe&tacute;orik, sosak ere eskas ditüzü.
- ¡Gaixoal ¡Nahi düzia ene Yohanesi zerbait ereman?
- Ba, bai.
- Heben utzi zituen-oski, Pieŕak sar ezin dituenak, gaiñera galtzerdiak, pantalunak, barneko motxa, gerikoa, xamaŕa ta boneta.
- ¿Jatekorik ez bat ere?
- Xingaŕa, xixtoŕa, mestura... ¿Badüzia xarakorik?
- Ez, etxeko andere; bona botoiletan ere eraman niro nahi bezanbat ardo. ¿Diharürik eztüzia egortzeko?
- Beŕogoi ta hamar liberako bat emanen düzüt beretzat; eta eŕan zakozu maite nuela, Piaŕes beno ere haboro.
Yoan züzün mandataria botzez. Geroxeago jin züzün Piaŕes etxera. Emazteak gertatu zena eŕan zion.
- Deabria -eŕanez, Piaŕes baŕutitik, behoŕa ateratuz-; ala Jinkoa, atzemanen dinat, bai -ta, yoan zen.
Bildur zen zeluko mandataria ta gibelera noiztanka so egiten züzün. Behor-gaiñean lauroinka nurbäit jiten zela uŕundik ikusirik, eskuetako puskak sasi-artean altxatuz, bide-eretzean xaŕi züzün bera.
Eldu zen behorduna ta galdatu:
- ¿Baziradea?
- Bai, ¿ikusi dizia nurbäit eskuetan puska batzü zitiela?
- Baaaai. Hortxeko xendre hortan gainti jöan düzü.
- ¿Nulatan jöan nindeke, behoŕa ras ezin bada?
- Behoŕa, zu haren xerka zabiltzalarik, nihaurk idukiren düzüt.
Piaŕes han zenartëan, lengo puskak biltu ta behor ta guzi ihes egin zuen zeluko mandatariak.
Piaŕes ilun eldu zen etxera. Argitu zen, emazteak ahaŕik ez egitekotz.
- Piaŕes, ¿yin iza?
- Bai.
- ¿Arkitu düka?
- Bai ta azkaŕago zeliala heltu ditin, behoŕa eman zionat.
____________
(1) Eŕan, urgun.
(2) Zagozenok, zaudenok.
(3) Asko.
(4) Ezagutzen.
(5) Emalea.
(6) Kutxatilako.
(7) Izanen, izango.
(8) Yoan zan.
(9) Dizu, dautsu.
(10) Laurazkan, al galope.
(11) Atzetik.
(12) Gordetzeko, ezkutatzeko.
(13) Atzerontz begira.
(14) Orkoxe txara (zakardi) oretan.
(15) Didazu, daustazu.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue