GERNIKAKO Batzaŕetxea, aldunez ta ikusguraz bete beterik egoan goiz baten, zadorlaria (sekretarioa), oi ebanez, guztiak entzuteko eran Mundaka lenengo aitatuaz, aldunai banan banan dei egiten asi zan, bakoitzak bere ezaugaŕia maipurukoai erakusteko. Mendeja entzun eragin ebanean, Mendixako Piela (orduko Pielak orain alkate dira) mai-auŕera agertu zan.
-Ea paperok, Mendixa.
Kolkotik, bere aldun-izena ateraten ebilenartean, arto-zati bat eta iru sa.gar gazamin yausi dakazan Pielari luŕera. Gorputzari zirkinik ez arpegiari pariztarik eragin bagarik berak esan eban:
Emen da Maria gureak
niri gerturiko gosariak
iru sagar gazamin ta arto-zatia
Baŕe-zantzoka asi ziran, euskaldun ta euskaldun motz bere batzarkide guztiak. Lenengo batzaŕaldia amaitu zanean, askok, yaŕaitu eutsen gure Piel oni ostatutzat artu eban ardantegira. Euren arteko baŕitsu-samaŕenak
-Mendixa -esan eutsan-; azken egunean zuk emongo dautsazu ostatariari eskupekoa!!!
-Bakotxak al dabena emongo dau.
-Mendixa -zirautsan beste batek-: Bilbon gatzari aŕak egiten eidakoz ta zuk baedodakizu zezaz kendu al leikiozan.
-Orixe bai. Inoiz umerik egin bagako mandemearen ezneaz, uraz oinekoen zetaka ta natuak legetxez, il daroaguz gatz-aŕok.
Au entzueran, aldun batzuk alkaŕi kinuka zinoen: Nork nori yoko etedautsaguz bosta.k geuk beroni ala beronek geuri?
-Mendixa: zuen baseŕitxoan ezaldago zu baino burutsuagorik.
-Bai ta, ez gitxi. Arek baŕiz beste arazo andiago batzuetara zuzendu oi dabez. Zuekana, neu, naizantxo au, bidaldu nabe.
Au entzunda, bat baino geiago gelditu ziran baseŕitaŕ aldunari lotsa geitxoagoaz begira.
Azken egunean gure Mendixar au ostatariaga,na isilean agertuta, itz onek esan eutsazan:
Ekazu amaseiko bat, zeutzako mesedean izango da-ta.
Barkalostean kontua eskatu ebanean, aldun asko (beste ostatuetan egozan batzuk bére bai) zurt egozan, adi-adi, Mendixak zenbat emongo eban yakin gurarik.
Etxandereak kontua erakutsi eutsanean, lauzuriko ta marairaginokoa emonda gero, katanaŕutik amaseiko goŕi edeŕa aterata, mai-ganean ots zoli-zoli eraginaz,
-Ona emen nire eskupekoa --esan eban-. Gizon yakitun aberats apainduok geiago emongo dautsue. Ni geiagora enaiz eltzen.
Batzuk, lotsaŕen edo, ontzako bana emon eieben eskupekotzat.
Teresa N., de Zaldua
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue