Imprimir

Gazteleraz | Euskara batua

Aita zaldun batek iru alaba eukazan. Eŕegeren inguruko andikia zan bera ta saŕi yauregian agertu bear izaten eban. Eŕegek, zaldun baŕiak egiteko asmotan ebilela, aita oŕeri

—¿Zuk ze familia dozu? —itandu eutsan.

—Iru alaba, yauna.

—¿Semerik?

—Bat, Guarin deritxon mutil eder bat.

Au entzueran, eŕeginak (sorgina edo erdi sorgina eizan bera) eŕegeri belaŕira

—Oŕek eztauko semerik —esan eutsan.

Eŕegek zalduna bere etxera semearen bila bialdu eban. Laŕi yoan ber, etxerago ta laŕiago. Alaba zaŕena ikusi eban lenengo, etxeratu zanean.

—¿Zer dozu, Aita, oŕen ilun etorteko?

—¿Zer dodan? Eŕegeri semea daukadala osan dautsat. Berak niri eroan dagiodala ta ni laŕi.

Bigaŕen alabäak itaune bardina eginda, aitak zaŕenari legez erantzun eutsanean:

—¿Ori esan baiño ezalzan, aita, oba izango geuri senargai on bana ekartea?

Irugaŕen alabäak aitaren estutasunaren baŕi artuta,

—Aita, ez laŕitu —esan eutsan—. Neu yoango naz eŕegerengana mutil yantzita.

Badoaz bata ta bestea, aita-alabak, zaldiz, auŕera ta auŕera. Yauregiratu ta eŕegerenganatu ziranean, eŕegek emazteari ots eginda

—Ona emen Guarin —esan eutsan—, zuk ezetz esanaŕen.

—¿Ori Guarin? Emakumea dozu ori. Bialdu egikezu arako landa andi aretara.

Landa aretan alde baten linoa egoan, bastean bedaŕa. Eŕegina sorginak bere artean zinoan:

—Emakumea dan aldetik eztau linoa zapaldu nai izango.

Senaŕari erakutsi eutsan gero uste au.

Guarin edo Guarintzakoa ara yoala, Ama Birjinea agertu dakon.

—Zoaz linotzara —esan eutsan.

Linotzan lauroinka ebilen zaldizkoa.

—Aor bada —esan eutsan eŕegek emazteari—, linotzan dabil: mutila dozu ori.

—Ezetz, gizona, ezetz. Esaiozu orain datoŕela onantz ta zaldia baŕiro atondu dagiala. Zeuk ikusiko dozu. Emakumea dalako, korta-baŕuan atonduko dau zaldia. Mutila balitz, kanpoan egingo leuke.

Eŕegek orduan, zaldizkoari beragana dei eginda,

—Zoaz, Guarin —esan eutsan—, zoaz zaldiari ugel batiak ipintera.

Kortarantz yoala, Andra Mariak baŕiro urtenda, egin bear ebana belaŕira esan eutsan. Guarinek kortan ugel-bila sartu ta kanpoan zaldia eurakaz atondu eban.

—¿Badakutsu? —itandu eutsan eŕegek emazteari—; mutila da.

—Ezta mutila, neskáa baino. Dan ala eztan yakiteko bialdu txongilaz ituŕira. Ura badakar, mutila da; ostean ez.

Txongila eskuan artuta ituŕirantza yoala, Ama Birjineak Mari-mutilari burubide auxe emon

eutsan:

—Ituŕi-ondoko osinean suge bat ikusiko don, begiak zabalik, baiña lo. Eutsi eskura zume au. Onetxegaz, Aitearen eginda gero, ondo lotu egikena pisti ori zaldiaren atzeko aldean, gero txongila ondo bete ta etoŕi adi yauregira.

Auxe yazo zan. Badatoz yauregirantza ta zaldi-ganeko suge lotuak baŕe-algara bat, gerotxoago beste bat, beste bat geroago. Txongildunak aŕiturik entzun eutsazan baŕezantzo andiak. Andra Mariak baŕiro agertuta esan eutsah:

— Eŕegeren auŕera eldutakoan itandu egion sugeari baŕe-algarok zegaitik egin dabezan. Orduko, yauregian, balkoirik andienean eŕege, eŕegina ta ondorengo asko egozan. Ara elduta Guarinek eŕegeri zerbait esateko eskubidea eskatu eutsan ta eskubide ori artuta, sugeari

— Suge —esan eutsan—, ¿zegaitik egin dozak iru baŕe-algarok? —Lenengoa neure Ama Andrearen yauregiko telatua ikusi dodalako. Bigaŕena neure Ama Andrea bere senar- eŕegeren alboan giltz guztien yaube eginda ikusi dodanean. Irugaŕena zeu lakoxe dontzela. batek (Andra Mariagaitik zinoan au) galdu nabelako.

Eŕegek, emaztea nor eban yakinda, yauregi-auŕeko zabalean bertan su andi bat biztu-arazo ta antxe kiskaldu eragin eban emazte sorgina. Gero Guarin nor zan yakinda, beragaz ezkondu zan eŕege.

Dolores Etxebarria (Lekeitio) 

Created and designed by Euskomedia.org