BERASTEGIKO apeza etzegoen pozik bere eliztaŕez . Aiek bide onera ekartzeko, bere aŕeba bitarteko zela, zerbait egitea asmatu zuen; eta bein pulpitura igan eta eŕan zien:
-Urbilen igandean etor zaitezte txiki ta aundi, eŕi guzia, meza nagusira, eŕan beaŕeko den zerbait, aundi den zerbait badut--eta.
Apezak nai bezala, meza, nagusitan eŕi guzia bildu zen. Arimazaina pulpitura igan zen eta, onela asi zuen bere itza.ldia;
-Berastegiaŕak: lengo egunean, emengo seme-alaben beŕi jakin bear nuela-ta, mundutik atera. ta kanporalditxo bat egin nuen. Lenbizi zerura joan nintzen. Atea kask-kask jo nuen ta San Pedro atera zitzaitän. Ea zer nai nuen: «San Pedro -eŕan nion-, ¡bada emen berastegiaŕik? «Eztago alerik», erantzun zidan.
Purgatoriora joan nintzen uŕena. Kask-kask an ere jota: «¡Bada emen berastegiaŕik?» galde egin nuen. Badakizue Pedro Martin gizarajo hura nor zen? Huraxe beste berastegiaŕik an etzela erantzun zidaten.
Azkenez infernura joan ta kask-kask atea jo nuen. Atera zen deabruari: «¡Bada emen berastegiaŕik?, galde egin nion. «Guztia dago berastegiaŕez estalirik», erantzun zidan.
Apezak beste munduko bere ibileraren beŕi emanta, asaŕe goŕi egin zien eliztaŕai:
-Berastegiarak: gaiztoak zirete ta Yainkoaren pazientzia akitu dezue. Oŕengatik kastigu izugaŕia zuen gaiñera botatzera doa.
Jauna, eŕan zuen gero oiu andiz, eliaza-sapaira begira zegoelarik:
-Jauna: bota zazu su ori.. Kiskali ditezela berastegiar gaizto guziak.
Apezak eŕan bezala, eliza-sapaitik dir-dir-dir sutan mulo-zati bat erori zen eta eliztar guziak aŕiturik gelditu ziren.
-Bota geiago, Jauna -beŕiz apezak.
Eta bigaŕenez ere dir-dir-dir mulo- zati aundia sutan erori
Yendea, alkar gainka elizatean kanporatu ezinik zebilen…,
Apezak eŕan zuen:
Bota geiago.
-Muloa akitu da, jauna -eŕan zion sapai-gainetik bere aŕebak.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue