Iru mutil lapur, etxetik alde eginda, mendian ibilten ziran lapuŕetan: beiai eznea eŕapetik edan, txekoŕak il ta jan... ta ola. Berak aŕapatzera eizari ta eizari etziran asko joan ziran. Il ere bi egin zituzten. Juan Migel ezin. Berak esan zien:
- Ni enazue il al izango konfesatu gabe.
Apaiza ekaŕi zioten.
Konfesatu ta gero, inguruan aŕituxe ziran batzuk galde egin zioten nola zan besteak bai ta bera konfesatu gabe ez il al izatea. Eta berak erantzun zuan:
- Aste guztietako ostiraletan bare egin izan dedalako.
Amezketan Felipe Saralegi zeritzaion gizon, 90 arte zituela il zan, ak (Laŕamendi izena duan etxekoa zan bera) esaten omenzuan berak Juan Migel hura ezagutu zuela.
Mariana Ciriaco, de Amezketa.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue