Ezkuŕaŕak aintzina buruxeak eskuan zituela yoaten ziran gari-ebakitzera. Norbait agertu zitzaien bein igitai batzuk saldu nairik. Eŕi guzia batzaŕean bildu zan. Bat erostea erakabi zuten. Bizkoŕenari igitaia eman zioten eta bere atzetik yoan ziran beste guziak zer zan ikustera.
Igitatzen asi ta laxter eskua ebaki zuen gizonak eta tresna zoŕotza aŕika aurtiki zuen. An zan gizon baten lepora erori zan ta kaŕasiz zijoan gaizoa, igitaia kentzeko ta kentzeko eskatzen zuela. Asko etziran azartu urbiltzen ere. Batek oŕegatik esan zuen:
- ¿Kendu? ¿Kendu? Nik kenduko zioat.
Igitaiari kirtenetik oratu zion eta poliki poliki berarengana tiratuz lepoa kendu zion gizonari.
Aprendido en Larraun.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue