Imprimir

Ziberuko eŕetor bat predikuz ari zen egün batez. Mañañi zeritzaion atsoño bat nigar maraskaz egon zen prediku bitarte guzian. Azkarki mintzatu zen apheza (lau kintaleko gizona beitzen) gogor entzuliak hartuz. Mañañi xipaka nigarez hurtü(r)ik ikusi züzün. Etxera heltü zenian gelariari Mañañiren keta yöaiteko eran ziakozün, berarekila bazkalarazteko. Lotsaz heltü zen Mañañi, lotsaz mahaiñian yari ere.

Aphezak:

- ¿Zertako egin düzü, Mañañi, hain beste nigar?

Mañañik etzian eran nahi. Apheazak ardua azkarki eman zion. Bazkal eta beriz galta egin zeraukon.

Mañañi arduaz bizkorxiago yarita.

- Yauna, asi zen eraiten, ene astua aurtemin erori zitazün. ¿Badakizia?

- Bai.

- Lephoko ezura autsi zitzeion.

- Baita. ¡Domaja!

- Ta hil züzün.

- Dolügari düzü, Mañañi, biziki dolügari.

- Ta egün, zure prediku azkara entxuten niagozülarik, uste nüzün, yauna, ene astua maraskaz hari zela, ta nik nüigar.

Etxetik berehala athera zien jaun eretorak.

Oído en Zuberoa, de labios de una hija de Ligui.

Created and designed by Euskomedia.org