Ezkurarak beren mendi Oli deritzaionera yoan ziran bein, andik zerura igateko asmoz. Oretarako uriko saski guziak bildu ta ara eraman zituzten, Oli tontorera. Eritaren artean mutiko zauliena begiz yo zuten, lenbiziko ikustatea edo probantza egiteko. Saski guziak alkaren gainean ezari ta gero, Ezkurar mutiko zaulia goitirengoaren gainera igan zen eta andik bere eritarai eran zien:
- Bat bear dut zerura eltzeko, saski bat.
Geiago etzagoen ta zeru-aldeko mutiko zauliari bat emateko, ¿zer egin zuten? Azpirengoa kendu. Ezkurara etzan, bizirik beintzat, zerura txoil eldu.
Manuela Ernandorena, ¿de Bera?
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue