Igante oroz Santa Garaziko elizan ogia, benedikatzera ofertorioan altare-aitzineala eramaiten zien eta ogia, etxeko anderiak eskaintzen ziozün. Ogiaren hartzera apheza altaretik iraixten zen.
Behin eskaintzalia, emazte tipi bat izan zen eta ogi tipi tipi bat ekhari zian. Apheza ogi eskainia hartzera hulantu zelarik, emazte gaixuak uzker bat ozenxko uzten du eskapatzera. Elizatiarak ordian oro eriz hasi ziren; bena Jaun eretoriak, elkhora beitzen, etzian entzun eran delako erhotsa eta uste ukhen ziin oro trufaz ari zirela, ogia, ttipia zelakoz. Eta elizatiarer eraiten die:
- Ez eri egin. Oraikuan tipi egin du, pasta falta beitzian. Daigun aldikua gothorago eginen du.
Etxebarne Kalonjeak Intxaustoy aphezari erana.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue