Imprimir

Gazteleraz | Euskara batua

Apaiza zan gizon au ta gaiñera eizari amuŕatua. Bein, Meza ematen ari zalarik, zakuŕak erbi bat auŕetik zerabilten eta Eliza-ondotik igaro bear zutenean apaiz eizazaleak beren zaunkak entzuu zituen eta, soineko ornamentuak kentzeko ere betarik gabe, elizatik atera ta zakuŕen atzetik lasterka asi zan. Geroztik or dabil nunbait Mateo Txistu, beti ibili ta ibili, bein ere gelditzen eztala. Bera urbil samar norabait doanean, iru zakuŕen zaunka diferenteak entzuten dira: batak, au, au, au; besteak, i, i, i; besteak, gro, gro, gro. Mateo Txistuk bere atzetik beti ekaitza uzten du ta berak dakaŕen ekaitzak amabost egun gutxienez irauten du.

Bera eztu iñork bein ere ikusi.

Mariana Ciriaco (Amezketa)

Created and designed by Euskomedia.org