Imprimir

Gazteleraz | Euskara batua

DEBA-Inguruko etxe entzutetsu baten izena zan au. Yabearena Beltrán Pérez de Alós. Bi aldiz ezkondu zan. Lenengo emaztea-rengandik alaba bat izan zuen: edera, galanta ta ona. Alos- Usoa izentzat ematen zioten. Bigaren emazteak bi alaba eman zizkion Beltrani. Gaizki artzen zuen Usoa, bere amordeak. Beltranek, alaba maitea atsekabe aien artetik ateratzeaŕen, beretzat senargai bat begiz yo zuen. Eztai- egunetan Beltran, Alos utzita, mauruan gudaldi batera yuan zan eta zazpi urte anditan egon zan etxeratu gabe.

Aloseratu zanean, berri izugaŕi bat- ek mindu zion Beltrani biotza: bera muru ilten ibili zan urte aietan uriko seme bat Alosen yaio zala; ta aur beŕi onen ama bere emaztea otezan, bero alaba Usoa otezan. Usoaren amaordeak zabaldu zuen bigaŕen uste gezurezko au.

Egia garbi garbi ezagutzeko, burutasio bat izan zuen Beltranek: bere burua iltzat egitea. Álostoŕe- ko zaldunaren eriotzea laxter za baldu zan inguru aietan. Gaubeila- ra, aide ta adiskide, lagun asko batu ziran.

Aldi artan iletak yoten zituzten, ez bakaŕik gorputza lupera erama tean, bai gaubeila-bitartean ere.

Beltranen lenengo alabari bere aldia eldu zitzaionean, zegoan lekutik yaiki, zeŕaldora ureratu ta bere aita maiteari bekokian muñ eman ta gero, itz auezaz kantatu zuen bere ileta:

Alostoŕea bai, Alostoŕea,
Alostoŕeko eskalera luzea!
Alostoŕean nengoanean goruetan,
Bela beltza kua kua, kua kua leioetan.

Bela Beltza sasiko mutilaren aitak zuen ezizena ta bera ere sasikoa edu urikoa zan, Beltranen lengusu baten semea.

Usoa luzaroago an zan ileta yoten, eta bere ezpainetako itzak argi argi agertu zuten Alosko mutil gaiz ki yaioa etxeko andrearena zala.

Orduan yaiki zan au, ta, berak zinu eginda, bere senar-orde Bela Beltz ere bai; ta bien artean Usoa ilteko zeukatela, zeŕaldotik atera zan Beltran ta berealaxe Bela Beltz-i bizia kendu zion.

Created and designed by Euskomedia.org