Eratzu deritzaion Baztanaan-irixkoan mutiko bat, amar amaika urtez, dotrinara asi zen gaten. Etzakien ika ta bai ta ez baizik mintzatzen. Eretoreak, ama deituta,
- ¿Nola asten duzue semea? -eran zakon-. Bai, yauna ta ez yauna eztaki eraten. Neri ere i. ¿Eztakizu mutiko ori polikixeago mintzarazten?
Ama bordara gan zen ta semeari eran zakon:
- ¿Nola eztakik bai, yauna, ta ez, yauna-ka mintzatzen?
Astinalditxo bat ere eman zakon gainera.
Ondoko egunean mutiko ori dotrinara gan zeneko, eretoreak, bere mintzakera zalapartakoa aldatu ote zitzaion ikusteko, zerbait galde egin zakon. Mutikoak
- Bai, yauna, ta ez, yauna.
Galde beriz ere eta
- Bai, Yauna, ta ez, Yauna.
- Nork erakutsi datzu ola bai, Yauna, ta ez, Yauna eraten?
- Amak
- Ta ola, ¿nori mintzatzeko eran datzu?
- Iri
Aprendido en el Baztán
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue