Imprimir

ANTXINA, bedar txori abere ta patariak euren berbetea aztu baino lentxoago, eŕege bat bizi zan, gizon zintzo, buru-argi, biotz-andi, mendekoak maita ebazan eŕege. Seme bat eukan ta bera alper, buru-eritxi, biotz-gogor, mendekoen ardura, bagea. Diru baten auŕea ta atzea baino bére banago ziran aita-seme aren izateak. Aitaren ontasun guztien artean agiriena mendekoak seme-alabatzat lez eukitea zan. Semearen gaiztakeri ezagunena baŕiz mendekoak aintzat artu ez eze beste gisaren bateko izakitzat eukitea. Eztago zetan esan aita maite maite ebela eŕi atako lagunak, semea uŕetan bére ez.

Aitak semea zelakoa zan yakinaŕen maite eban, eta maite ebalako gau ta egun gogoketan agoten zan axe zelan zuzendu ta, onduko eteban. Atso bat txabola baten bakar bakaŕik bizi zan, beragaz egozan lau edo bost katu zar laguntzat artu bear ezpadira. Atso au geienak sorgintzat euken.

Eŕege eizara yoan zan egun baten eta erbiz ta oilagoŕez ta basauntzez ondo zamaturiko otseinak auŕera bialduaz, sorgintzakoaren txabolan sartu zan. Áŕatsalde onak alkaŕi emon, sutondoko aulki zar baten yaŕi ta gero agertu eutsan atsoari eŕegek bere atsakabea: semearen gaiztakeria. Eta osagaŕi baten bila sartu zala esan eutsanean atsoak lau katuai lepoa palagatuta gero, esan eutsan:

-Semea, gatx oŕetatik osatu ta zeure biotza atsegindu nai izanez- kero, ipiñi eikeozu semeari bere odola begien auŕean. Ezagutu badagi, zure eŕukaŕia, eŕege! Ezagutu ezik, a osatu ta zu atseginduko zare. Eztakit geiago.

Biziagaitik ezeban atsoak saririk artu gura izan.

Gau atan eta uŕengo askotan egon zan eŕege loari buruan leku ernon ezinik. ¡Zelan leku emon, gogamenez beterik eukala? Egunez ezetariko gogo bagarik bizi zan: maian yankar, lagunartean makar, zutunik logura, etzanda edo oeraturik baŕiz lo egin ezinik. Zoratu ez beste guztia eragin eutsan gogamen onek: Zelan ipiniko dautsat nik semeari begien auŕean bere odola? Maite dodaz neure mendekoak, baina maiteago semea ¡ta mendekoen edeŕaŕen, semearen odola isuriko dot? Ez.

Eŕuki izatekoa egoan eŕege egun aretan: erkin, makar, zurbil ta indarga. Gitxien uste ebala agertu dakon bein semea ta esan eutsan:

-Alta, esaten bere lotsa naiz, baina esan bear dautsut. Aspaldion zeure isilik ezkonduta egon naiz. Gaur nire emaztea ama da ta zure semea aita.

-Zer esangura dok oŕegaz?

-Birloba bat daukazula. Nire ezkontzea, isilekoa izanaŕen, bidezkoa da; emaztea bidezkoa dot, bidezkoa semea. Ta zuk neuri semetasun alégez, nire emazteari eŕantasuna ta semeari birloba izatea ezagutu gura badautsezu, biartik zeure yauregian biziko gara gareanok.

-Beste ama-seme batzuk izanezkero, oraintxe erakutsiko neuskezu neure erabagia; baina ama-seme oŕek etorkizunean eŕege ta eŕegina izan leikezanezkero, biar esango dautsut esan bear dodana.

Gau atan eŕegek eŕiko yakitun andienai ots egin ta esan eutsen:

-Biar goizera orduko erantzungo dautsezue nire itaune bi onei. Lenengoa: Zelan ipini neio nik bere odola neure seme maiteari begien auŕean, neure izen onaren kalte baga? Bigaŕena: Zelan ipini neioz nik neure eŕi maiteari begien auŕean neure semearen emazte ta semetzat oraindino nortzuk diran eztakidazan ama-semeak?

Uŕengo egunean baŕiro batu ziran eŕege ta yakitunak. Onetariko batek guztien izenean esan eutsan:

-Eŕege: zeure izen onaren kalte baga, seme maitearen odola bere begien auŕean ipini nai badozu, artuizuz zeure eŕantzat semearen emaztea ta birlobatzat semearen semea. Gero artuizu zeure eskuetan birlobatxoa ta ipini egizu zeure semearen auŕean. Onelantxe zeure izen onaren kalte baga ta biotzeko atsegin andiaz zeure semearen odola bere begien auŕean ipini dagikezu. Eŕegek yakitun oni, esker andiak emonda gero gelara dei egin ta esan eutsan:

-Nire itaune biak ain eŕaz eta egoki erantzuera baten erabagi dozuzan ezkero, esaidazu orain neure semearen gatxa zelan osatu dagikedan. Zuek guk lango odola eztaukazuela uste dau, etzaŕela gu lango gizonak, eta zuek etzauguzala guk aintzat artu bear.

-Eŕege: umetxo ori dakaŕenean, ementxe egongo naiz ni ta zelakoa dan ikusi ta gero zer egin bear dan erabagiko dogu.

Biaramonean yakitun au, Eŕegeren yauregitik urtenda, eguerdirartetsu etxerik etxe ibili zan. Eguzkia gan-ganeratu - orduko aŕapaladan, ume bat besapean estarian euala, baŕiro eŕegegana eldu zan. Seaska baten soineko bardinakaz ipini ebazan ume biak: eŕegeren birlobea ta yakitunak ekaŕia. Eŕegeren semea yagi zan alako baten eta semetxoa ikustera yoan zan; ezekian, baina, semea zein eban. Onetan egoala eŕege agertu ta ezmezean ikusirik itz eder onek arpegiratu eutsazan:

-Eztok bada esaten gu besteak lakoak ezkareala? Gure odola ta besténa bardinak eztireala? Esaiguk ume oŕetatik eŕegezko odolduna zein dan?

Eŕegek berak esan ezpaleutso, bere seme aŕoak ezeban igaŕiko. Arik ile bi edo irura eŕegegeia gaixotu ta osagila bati ots egin eutsen.

Onek odola atara bear dakala esan eban, eta atara bere bai.

Eŕege orduan, otsein baten zanetatiko odola ta semearena alkaŕen ondoan ontzitxo banatan ipinita osagileari esan eutsan:

-Maisua, onetatik odolik garbiena zein dan esaiguzu.

Osagileak bata ta bestea ondo ikusitakoan, auxe da askozaz garbiagoa ta obea (otseinarenagaitik esan eban).

Eŕegek aren ganera semeari gauza onak esan eutsazan; eta auŕerantzean asko ondu eizan semea.

Askok uste izanaŕen
yatoŕia dala
gizon bat gizartean
goratu oi dabena,
eta odol urdina
edo urdintzakoa,
dala anditasunaren
ezaugaŕi ona,
Nor nor dan, Marinasi,
ezautuko dona;
emonetatik zugatza.
eginetatik gizona.

Created and designed by Euskomedia.org