Imprimir

AETZAK, auzoan biltzen zirenean, etzire bein ere akort (sic) izaten. Egun batez beren arteko norbait Iruñera fan ta gan xakitun bati burubidea galde eitea erabaki zute. Yoanes Iriarteko autatu zute gortarako. Fan ze ta Iruñeko atari-ondoan estudiante bat aurkitu zue.

-Zer äi zera? -galde ein zako.

-Aezkoa-ibartaŕak gobernatzeko zerbait nai ginduke.

-Zato nerekin ta nik emain douzkitzut Egia ta Fedea. Goiekin äisa elkar bat einen duzue.

Ostatura eraman zue Yoanes ta gan bi eltzetan zerbait ekaŕi zako, laŕutxez estalirik.

-Ona, Yoanes, gontaz egin bear dena. Eltze gebek bidean ez zabaldu, gauza bizia baitute. Bilgio gartan buru diran iruk birana eri sar ditzatela bi eltzeen barnean, eltzeak guziz agertu gabe ta barnekoa murtxatuz.

Auzoetxean batzaŕeratu zirenean, gan zire orduko bi eltzeak, Egia ta Fedea, mai baten gainean. Mandatariak eŕan bezala, buru ziren iru xutitu zire ta bakanka maira uŕandu ere bai. Eriak sartu ta barnekoa murtxatu zutenean, batek eŕan zue:

-Kaka duk.

Bertzeak:

-Gala duk, kaka duk.

Irugaŕenak (Yoanes Iriartekoak):

-Egia ta Fedea: gala duk.

Aezkoan, Iriberriko parroku Martin Arotzarena

Created and designed by Euskomedia.org