Imprimir

Apaiz batek, eguratsa artzera zijoala, baseŕitar ezagun bat topatu zuen bidean ta oi bezala:

«¿Lanean ari gara?», edo olako zerbait esanda,

- Jauna -esan zion baseŕitarak-, arestian erbi bat bidali diot etxera.

- ¡Gizona! Mila esker -esanez, bi pezetako dirua eskupean eman zion.

Etxera yoan zanean, amari apaizak:

- Gaur apari edeŕa, ¿e?

- Beti bezalakoa - erantzun zion amak.

Biaramonean, eguerdirako erbia gatzun-askan gorde zuelakotz, amabiak-aldean sukalderatetxo bat eginda, galde au zuzendu zion:

- Gaur bazkari ona, ¿e? - eta amak:

- ¿Zergatik diozu, Martin? ¿Atzo apari edeŕa, orain bazkari ona?

(Guraso gutik itz egiten dio seme apezai ika, zuketan geienak.)

- ¿Ezalzuen alakok erbirik atzo bidali?

- ¿Nora? ¿Gurera? Ezta goraintzirik ere.

Aŕatsaldean auŕeguneko bidean barna zijoan apaiza. Aitzurlariarengana berariz yoan zen eta galde au egin zion:

- ¿Etzenduan atzo esan erbia bidali zenidala?

- Bai, jauna. Sasi-artetik irten zen eta eŕan nion: oa apaizarengana.

Referido por Manuela Ernandorena, ¿en Bera?

Created and designed by Euskomedia.org