NAGI batek, bizia lan baga rik zelan atara ezekiala, kapela bat asmau eban zingilaz ondo apaindua. Zaldun batzuk yokerea euken-ardantegira yoaten zan bera ta auŕerantzerako tabernariagaz (txiriboginagaz) alkar artu eban. Amaiketako nai lauretakotxoren bat artutakoan.
—Nire kontua? —esaten eutsan ardaudunari
—Onenbeste —taberneruak erantzueran, berak kapeleari bira bat emoten eutsan.
—Ondo dago —esaten eban orduan saltzaileak; eta bestea, baŕua bero ta gogaldia (umorea) beroago ebazala, etxera.
Bigaŕen eta irugaŕen egunetan bere bardin: Nire kontua. Onenbeste. Kapeleari itzulitxo bat. Ondo dago ta auŕera, baste batarte.
Laugaŕenez beste ainbeste ikusi ta, zaldun arek aŕiturik nagiari,
—¿Zelan izan leike ori? —itandu eutsen.
—Dirurik emon bagarik, ondo dagoala ta etxera. ¿Zelan deabru izan leike?
—Neure buruko kapelatxo maite oni ondo eraginezkero, nunnai doarik (utsean) emon oi dauste niri zer nai ta axe; eta ez niri bakaŕik neugaz bat eginda doazanai bere beste ainbes- te. Zeuek gura dozuen ostaturen batera goazan laurok aŕatsaldeon lauretakoa egitera.
Besteak aopean alkaŕi zerbait esan-ondoan, kapeladunak esan eban:
—Patxiko Bizaŕenera? Ondo dago, lauretan Patxikorenean naukazue. Iruretako bere an zan a.
Patxiko Bizaŕi, baŕe gozaro eraginaz, bere berbea (itza) eskatu eutsan egun atako kontua kapeleaz orduan ta biaramonean diruz ta eskupeko ta guzti garbitzea aintzat artuko ebala. Baietz Patxikok. Lau ta erdiak ingururarte beste non bait ibilita eldu zan nagia. Lentxoagotik an egozan beste irurak. Kontu egiteko ordua eldu zanean, nagiak, esan eban:
—Patxiko, ea gura kontua. --Onenbeste ---erantzun eban Patxiko Bizaŕek.
Nagiak kapeleari dzi-dza batera ta bestera eragin eutsan.
—Onda dago —Patxikok.
Andik urtenda nagiak lagunai,
—Gizonak, esan eutsen, lau izan beaŕean amalau nai ogeta lau izan bagiña be, niretzat bardin: dzi-dza neure kapelatxo maite oni eraginezkero, kitu.
María Martina Maruri, de Murélaga.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue