Imprimir

Beste ordüz Basabürüko heŕi batetan amerikano bat bizi zen, gizen bezain aberats eta aberats bezain gizen. Egün batez manduaren feŕaztera yuan zen. Aroztegian bürü egin zian mandozaiñ batekin, hura ere mando-feŕaraztera yinik. Espantoka hasten da mandozaiña, etzela haren indaŕeko beste gizunik. Ordian amerikanoak:

―Hi haiñ azkar hizala? ¡To! Yokatzen deiat zuñek lehen lau kintale mandon gaiña karga. Mandozaiñak:

―Bai eta bai. Yoka ditzagün gure manduak.

Baduatza eiherala (khantian beitzen) eta laurna kintaleko bi kargak berhezten dütie, bakhotxak bia zakü ogi. Kargatzera abiatzen dira, arotza eta eiherazaiña yakile. Zalhe kargatzen dü lehen zakia mandozaiñak; bena, ikhustez etzela bestia igitzen, eŕaiten deio:

―Gero, hitza hitz! Orai ezta gibeltzerik.

Amerikanoak eŕi batekin:

―¡Bai, hitza hitz! Emak aitzina.

Hainbestenerakin manduaren gainari eskü batez lotzen da eta ¡plau! bizkaŕiala yanzten zaio zankhardoxka, diolarik:

―Hoŕene mandua lau kintale bizkaŕ.

Amerikanoak irabazi zian, lau kintalez goiti phezü beitzian bere tripa andiarekin. Bena, ezpeitzian bigeŕen mando baten behaŕik, ützi zian mandazaiña kito pitxer bat arduekin. Eta lauen artian edan zien.

Johane Jaureguiberry (Atharratze)

Created and designed by Euskomedia.org