Imprimir

Baztanen kusari du izena auŕeginbeŕiari bere adiskide emaztekiak egin oi dakoten bisitak, baita eraman oi duten oroikaŕitxoak ere. Auŕa sortu ta ŕen igandean izaten dire ikuste ta eramate ok. Bein, kusaridunak agertu baino lentxeago, aitak otzaren bildurez (goia edekia baitzagon) beitira (okulura) eraman zuen kolonka (seaska) aur ta guzi. An apurto baten idukita, aura besoetan zuelarik, norabait gan zen aita ori, kolonka-gainean uztaŕia utziz.

Bizkitartean ama beŕiaren lagunak etxean sartu ziren eta aurdunari sorbeŕiarengatik galde egin zakoten. Amak

- Beitira eraman du senaŕak -eŕan zuen.

Bertzeak laster elkaŕekin beitiratu ziren ta kolonka-gaineko zer hura auŕa zelakotz, goiti gan ta ama gazteari,

- Edeŕa auŕa, aita bera iduri du -eŕ zakoten.

Aprendido en el Baztán.
Véase el cuento "Aritza ta ospala edo Prakaman ta Prakaman".

Created and designed by Euskomedia.org