Jaun eŕetor batek komitatzen ziin bere giltzaiña igante oroz bazkaritara. Goxoki han biek bürüz bürü bazkaria egiten zien eta bizpairu dritxo solasean alkaŕi igoraiten. Nuiz eta ere zeñiak bere deia entzunarazten beitziin mezperetako, Jaun eŕetorak trinkatzen zian bere sakristaiñarekin, eŕanez:
- Tibi.
Bazen urthe zomait hola goxoki eta bakean bizi yaun eŕetora eta giltzaina.
Egun batez giltzain hari behartzen zaio yuaitia heŕi-aizoko aphez-etxiala mezuz. Heltzen da hara eguerdi alteko. Etziala behar barurik ützüli ta jaun eŕetor harek egonarazten du eŕan delako giltzaiña bazkariten. Beŕikatzen di(r)a alageraki bazkari denboran eta urhentzian jaun eŕetorak trinkatzearekilan eŕaiten dio:
- Zure osagaŕiari topa.
Giltzaiñak ordian:
- Jauna, zuk hola eŕaiten deitadazu, bena gure jaun eŕetorak beste gisaz.
- ¿Eta nula?
- Tibi.
- ¡Tibi! Ez, ez arauz.
- Bai, bai, Tibi.
- Nik eztezaket sinets jaun aphez batek hitz hori eŕaiten deizula.
- Baietz, segur: Tibi.
- ¿Gaiza hori izan ote deitia?
- Baietz, Tibi. Bena eŕadazu zer eŕan nahi diin.
- Ezin diot.
- Bai, othoi, argi nezazu.
- Bai, bena malezia dikiozu jaun eŕetorari.
- Ez, jauna, ez. Othoi eŕazu.
- Aŕen huna. Tibi da mehatxu guzien izena. Eŕan nahi du tontua, ezdeus ta güs, ertxo eta nahi tuzunak oro.
- ¿Haleia?
Eta giltzaiña badua etxerat bihotza ülhün, malezia kolkuan. Eia hanbeste denboraz jaun eŕetora ahal izan zenez hola hartzaz trufatzen.
Ondoko igantean jaun eŕetorak komitatzen du beti bezala bere giltzaiña bazkaritara. Giltzaiña beltzuri, mutz, ata bazkari ona zen; marguak eta urzuak eta ardu huna; bena giltzaiña isil eta mutz.
Bazkari-onduan zeiñak bere deia egin züzün eta jaun eŕetorak beti bezala trinkatzearekin.
- Tibi -eŕan zien.
Orduan giltzaiña begiak zorotz, matalak sutan, eztena mihian zituela, eran ziozun:
- ¡Ah! ¿Tibi? Orai aski. Zure ama Tibi, Tibi zure aita, zihaur Tibi, zure azkaziak oro Tibi eta ni eniz haboro zure etxerat jinen.
Jaun eŕetorak etzün deus ere entelegatü.
Intxaustoy aphezak eŕana.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue