Hiru mutil lapur, etxetik alde eginda, mendian ibiltzen ziren lapurretan: behiei esnea errapetik edan, txekorrak hil eta jan... eta horrela. Berak harrapatzera ehiztari eta ehiztari ez ziren asko joan ziren. Hil ere bi egin zituzten. Juan Migel ezin. Berak esan zien:
- Ni ez nauzue hil ahal izango konfesatu gabe.
Apaiza ekarri zioten.
Konfesatu eta gero, inguruan harrituta ziren batzuk galde egin zioten nola zen besteak bai eta bera konfesatu gabe ez hil ahal izatea. Eta berak erantzun zuen:
- Aste guztietako ostiraletan bare egin izan dudalako.
Amezketan Felipe Saralegi zeritzon gizon, 90 arte zituela hil zen, hark (Larramendi izena duen etxekoa zen bera) esaten omen zuen berak Juan Migel hura ezagutu zuela.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue