Imprimir

Aetzak, auzoan biltzen zirenean, ez ziren behin ere ados jartzen. Egun batez euren arteko norbait Iruñera joan eta han jakitun bati aholkua galde egitea erabaki zuten. Joanes Iriarteko hautatu zuten horretarako. Joan zen eta Iruñeko atari ondoan ikasle bat aurkitu zuen.

- Zer ai zara? -galde egin zion.

- Aezkoa ibartarrak gobernatzeko zerbait nahi genuke.

- Zatoz nirekin eta nik emango dizkizut Egia eta Fedea. Horiekin aise elkar ulertuko duzue.

Ostatura eraman zuen Joanes eta han bi eltzetan zerbait ekarri zion, larrutxez estalirik.

- Hona, Joanes, honekin egin behar dena. Eltze hauek bidean ez zabaldu, gauza bizia baitute.

Bilkura hartan buru diren hiruk bakoitzak bi behatz sar ditzatela eltzeen barnean, eltzeak guztiz agertu gabe eta barnekoa xurgatuz.

Auzo etxean batzarra burutu zutenean, han ziren orduko bi eltzeak, Egia eta Fedea, mahai baten gainean. Mandatariak esan bezala, buru ziren hiru zutitu ziren eta banaka mahaira hurbildu ziren ere bai. Behatzak sartu eta barnekoa xurgatu zutenean, batek esan zuen:

- Kaka da.

Bertzeak:

- Hala da, kaka da.

Hirugarrenak (Joanes Iriartekoak):

- Egia eta Fedea: hala da.

Aezkoan, Iriberriko parroko Martin Arotzarena

Created and designed by Euskomedia.org