Imprimir
 

Behin errotari batek hiru haur zituen. Hiru haurrak elkarrekin zeudela, aita-ama hil zitzaizkien. Euren ondasunak errota bat, mando bat eta katu bat ziren. Eta ondasunak banatu egin zituzten, batek errota hartu zuen, besteak, mandoa eta besteak katua. Katuaren jabea biziki nahigabetu zen. Katuak esan zion:

—Zer duk horren triste?

—Ai! Ni hirekin nola bizi ahal izango nauk?

—Ez haiz hi tristeena izango. Egin iezadak bota pare bat.

Oihan baten erdian jauregi bat zegoen eta jauregi horretan, jaun bat. Jaun hura iratxoa omen zen. Katua jaun harengana joan zen eta zera esan zion:

—Iratxoa haizela esaten dute.

—Bai, horrela nauk.

—Iratxoak nahi duten irudia hartzen omen dute.

—Bai, horrela duk.

—Ez haizela jartzen.

Eta iratxoa lehoi baten irudia hartu zuen. Katua izutu zen eta berriz esan.

—Ez haizela sagu baten irudian jartzen

Eta iratxoa sagu bat zirudiela jarri zen. Orduan katuak gainera jauzi eginik, ito egin zuen.

Eta gero bere nagusia ekarrarazirik, jauregian bizi izan ziren elkarrekin.

Michel Gombault, de Donazaharre (Garazi).

Created and designed by Euskomedia.org