Imprimir

Baztanen kusari du izena haur egin berria den emazteari bere adiskideak egin ohi dioten bisitak, baita eraman ohi duten oroigarriak ere. Haurra sortu eta urrengo igandean izaten dira ikuste eta eramate hauek. Behin, kusaridunak agertu baino lehentxeago, aitak hotzaren beldurrez (goia irekia baitzegoen) behera (ukuilura) eraman zuen kolonka (sehaska) haur eta guzti. Han apurtxo baten edukita, haurra besoetan zuelarik, norabait joan zen aita hori, sehaska gainean uztarria utziz.

Bitartean ama berriaren lagunak etxean sartu ziren eta haurdunari sorberriarengatik galde egin zioten. Amak

- Behera eraman du senarrak -esan zuen.

Bertzeak laster elkarrekin beheratu ziren eta sehaska gaineko zer hura haurra zelakoan, gora joan eta ama gazteari,

- Ederra haurra, aita bera iduri du -esan zioten.

Aprendido en el Baztán.
Véase el cuento "Aritza ta ospala edo Prakaman ta Prakaman".

Created and designed by Euskomedia.org