Behin, lehorte handi batez, ibar eskuineko herrixka batetan jendeak lotsaturik eskatu zion apaizari prozesioa egitea. Elizatik atera aurretik, apaizak egin zien prediku labur bat. Ez dakit nola, baina mihia trabatu zitzaion eta idorte esan ordez idorreria esan zuen. Eta Jainkoari halako gaitzarentzako laguntza eskatu zion.
Pentsatzeko den bezala, irri zenbait entzun ziren, bereziki burukoen azpian.
Sakristaua aurretik zihoala, bidexkatik gora abiatu zen taldea prozesioan, erreguteen gurutzeraino. Denak otoi egiten eta kantatzen zihoazen, tarteka zerura begira hodeiak nondik aterako ziren ikusteko. Sakristauak beste ardura zeukan buruan. Aldapa batera heltzerakoan, eliz mutilari gurutzea ematen dio eta laster baztertzen da sasi tarte batetara, ez baita beharrak bezalakorik.
Orduan gizon zahar batek ahopetik esaten dio ondoko lagunari:
- To! Jainkoak entzun du gure apaizaren eskaria.
Johane Jaureguiberry, de Atharratze.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue