Igande oroz Santa Garaziko elizan ogia, bedeinkatzera ofertorioan aldare aitzinera eramaten zuten eta ogia, etxeko andereak eskaintzen zion. Ogia hartzera apaiza aldaretik jaisten zen.
Behin eskaintzailea, emazte tipi bat izan zen eta ogi tipi-tipi bat ekarri zuen. Apaiza ogi eskainia hartzera hurbildu zelarik, emazte gaixoak uzker bat ozentxo uzten du eskapatzen. Eliztarrak ordea denak barrez hasi ziren; baina Jaun erretorea, gorra baitzen, ez zuen entzun esan delako hotsa eta uste izan zuen denak trufatzen ari zirela, ogia txikia zelako. Eta eliztarrei esan die:
- Ez barre egin. Oraingoan txikia egin du, pasta falta baitzitzaion. Hurrengo aldikoa gogorragoa egingo du.
Etxebarne Kalonjeak Intxaustoy apaizari esana.
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue