Ezkurratarrak euren mendi Oli deritzonera joan ziren behin, handik zerura igotzeko asmoz. Horretarako herriko saski guztiak bildu eta hara eraman zituzten, Oli tontorrera. Herritarren artean mutiko bizkorrena begiz jo zuten, lehenbiziko ikustaldia edo probantza egiteko. Saski guztiak elkarren gainean ezarri eta gero, Ezkurrako mutiko bizkorra goitienaren gainera igo zen eta handik bere herritarrei erran zien:
- Bat behar dut zerura heltzeko, saski bat.
Gehiago ez zegoen eta zeru-aldeko mutiko bizkorrari bat emateko, zer egin zuten? Azpi-azpikoa kendu. Ezkurratarra ez zen, bizirik behintzat, zerura txoil heldu.
Manuela Ernandorena, ¿de Bera?
Created and designed by Euskomedia.org
© 2012 by Resurreccion Azkue